Informatika apustu bakar gisa
Aitzindariak gara informatikako lanbide-heziketan
1970an hasi genuen gure bidea zentro aitzindari gisa, garai hartan ia existitu ere egiten ez zen sektore batean. 1978az geroztik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak itundu eta homologatutako zentro ofiziala gara informatikako goi-mailako lanbide-heziketa irakasteko.
Gaur egun, informatikaren eta komunikazioaren arloetako lanbide-heziketako zentro bakarra gara Gipuzkoan.

Teknologia
Informatikarekin batera eraldatzen gara
Hasi ginenetik, aurrerapen teknologikoek ekarritako erronkei arrakastaz erantzun diegu eta, era berean, ahalik eta etekin handiena atera diegu haiek eskaintzen dizkiguten aukerei.
Talentua
Giza faktorea sustatzen dugu teknologian
Pertsona garapen teknologikoaren erdigunean jartzen dugu eta bere gaitasunak eta jarrera lehenesten dugu titulazioen aurrean.
Pertsona bakoitzaren talentua, trebetasunak eta gaitasun pertsonal eta sozialak sustatzen ditugu.


Etorkizuna
Lan-mundurako sarbidea errazten dugu
Sektorean dugun presentzia etengabeari esker, zentroan eskuratutako gaitasunak garatu eta indartzeko lan-testuinguru batean profesionalki hazteko aukera daukate SEIMen ikasten duten pertsonek.
EGINKIZUNA
Itunpeko lanbide-heziketako zentro ofizial, homologatua gara, informatikaren arloan langile kualifikatuak sortzeko eratua. Formakuntza teknikoa eta jarrerazkoa eskaintzen dugu, pertsonalizazioan oinarritua eta lan-merkatuaren eskariari erantzutera bideratua. Langile espezializatuak ditugu, erronka berriei etengabe egokitzen ari direnak.
IKUSPEGIA
Sektorean erreferentetzat daukagu geure burua, bai enpresei dagokienez, baita teknologia berrien arloan kalitatezko formakuntza jaso nahi duten pertsonei dagokienez ere. Etengabeko aldaketa teknologiko eta pedagogikoei egokitzen gara eta gure lanaren bitartez lortutako errekonozimendua mantendu nahi dugu. Hala, gure ikasleek ematen diguten balorazio altua da gure bisita-txartelik onena.
BALIOAK
Informatikarekiko eta teknologiarekiko konpromisoa, etorkizuneko profesionalen alderdi teknikoaren zein giza alderdien formakuntza osoa, arreta indibidualizatua eta gure interes-taldeekiko etengabeko komunikazioa, motibazioa, taldelana eta pertsona eta euren gaitasunekiko konfiantza dira gure lanaren oinarri.
Itunak eta lankidetzak
Honako erakunde hauekin aritzen gara lankidetzan























