IKT Lanbide-heziketako Zentroa
Ofiziala eta Eusko Jaurlaritzak itundua
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak itundutako zentro bat gara. Lanbide-heziketa arautua eta informatika zein komunikazioaren arloetarako enplegurako formakuntza eskaintzen ditugu.


Gure heziketa-zikloak
Ezagutu garapen bidean dagoen eta aukera ugari eskaintzen dituen sektore batean espezializatzeko heziketa-ziklo egokia.
Zibersegurtasun Aditu
Menderatu zibersegurtasuna eta babestu etorkizun digitala
Mundu hiperkonektatu batean bizi gara, non mehatxu zibernetikoak egunero eraldatzen baitiren. Enpresek profesional prestatuak behar dituzte eraso digitalak detektatu eta prebenitzeko eta haiei erantzuteko. Zibersegurtasuneko Aditu Formakuntzarekin, formakuntza % 100 praktiko eta teknikoa jasoko duzu eta hainbat arlotan prestatuko zara; besteak beste, hacking etikoan eta informatika forentsean. 9 hilabetetan, datuak eta sistemak babesteko pieza garrantzitsu bihurtuko zara.

Espezializazioa eta esperientzia
Informatikako goi-mailako lanbide-heziketako itunpeko zentroa gara 1970tik. Esperientzia zabala dugu formakuntzei eta enpresa-ingurunearekin lankidetzan jarduteari dagokienez.
Pertsonalizazioa
Ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko ingurune egokia eskaintzen dugu. Gure heziketa-ereduak gertutasuna eta arreta pertsonalizatua ditu oinarri.




